Aniztasunak mila kolore eta printza bakoitzak gizartea aberasten du (Love photo created by freepik)

Aniztasunak mila kolore eta printza bakoitzak gizartea aberasten du

29/05/2019

Mendebaldeko gizartean urte askoz eredu bakarra gailendu da. Heteronorma honek ezarritakotik at geratzen zen guzti hori baztertua izan da, arraro bezala kontsideratua, hainbat modutara etiketatua eta askotan jazarria. Horren adibide 1990eko maiatzaren 17a arte Osasunaren Mundu Erakundeko Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendan zuen. Poliki-poliki gizarte bezala pausuak ematen ari gara, baina oraindik asko dago …

Seguir leyendo…

Aniztasuna ezin daiteke geldiarazi

Indarkeria LGTBI+fobikoaren aurkako protokoloaren bideoa

12/04/2019

Aniztasunarekiko aldekotasunean pausuak ematen goaz gizarte bezala, baina ezin da ukatu oraindik Indarkeria LGTBI+fobikoa gure gizarteko errealitate bat dela. Ez daude nahi bezain beste datu diagnosi zehatza egiteko, ordea. Egun eskura dagoen informazio bakarra Estatu mailako StopLGTBfobia Behatokiak egiten duen gorroto delituen gainekoa da. Oso orokorra eta ez behar bezain eguneratua. Bertako datuak ez dira …

Seguir leyendo…

2018ko martxoan Maialen Olabek, EGK-ko presidentak, Gazteberri aldizkarian idatzitako iritzi-artikuluaren argazkia

Zer gertatuko litzateke gizarteak bere osotasunean Aniztasunaren aldekotasuna erakutsiko balu?

01/03/2018

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) Aniztasuna zeharkako balore bezala txertatzea aldarrikatu eta sustatzen dugu. Eguneroko bizitzan. Lanean. Aisialdian. Bakoitzak norbanako bezala bere inguru eta eremuetan, elkarte eta eragileek ohiko funtzionamenduan eta gizarteko edozein esparrutan. Hezkuntzan txiki-txikitatik Aniztasunaren aldekotasun jarrera bultzatuz. Elkarrekin bizitzea posible delako, hala izatea nahi dugulako eta positibotzat jotzen dugulako. Eta ez da azken boladako kontua. …

Seguir leyendo…

Sexualitatearen Koloreak gida Legebiltzarrean - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Sexualitatearen Koloreak Legebiltzarrean

19/09/2017

Maialen Olabe, EGK-ko presidentak, eta Norma Ageitosek, EGK-ko Berdintasun teknikariak, martxoan kaleratutako gida aurkeztu diete Legebiltzarkideei Aniztasuna zeharkako balore bezala txertatzea eskatu dute eta hezkuntzaren garrantzia azpimarratu Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) Eusko Legebiltzarrean izan da gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean egin genuen proiektua aurkezteko. Maialen Olabek, EGK-ko presidentak, eta Norma Ageitosek, EGK-ko Berdintasun teknikariak, …

Seguir leyendo…

Sexualitatearen Koloreak Gidari eta Aniztasunari buruzko tailerra. Eman izena!

Sexualitatearen Koloreak Gidari eta Aniztasunari buruzko tailerra. Eman izena!

27/02/2017

Aniztasuna zeharka barne-hartzea erronka bat izaten dirau. Horrela baieztatu dute Sexualitatearen Koloreak gida burutzeko elkarrizketatuak izan diren gazteak eta LGTBI+ kolektiboari lotutako eragileek. Erronka identifikatuta, argi gelditzen zen proposamena: esfortzu handiago bat egin eta aipatutako helburuarentzat baliagarriak izango diren material berriak sortu. Helburu hau errealitate bilakatzeko lehen esfortzu bat Sexualitatearen Koloreak gida bera da. Hau …

Seguir leyendo…