Euskadiko Gazteriaren Kontseilua sexismoaren aurka
29/08/2016
Gaur bertan jakin berri izan dugu Aste Nagusian zehar gertatutako beste eraso saiakera bat. Abuztuaren 21aren goizean emakume gazte bat bortxa saiakera baten biktima izan zen. Zorionez, bere kabuz defendatzeko gai izan zen, erasoari etena ezarriz. Egun dirauen sexismoaren beste adibide bat. Hau esanda, lehenik eta behin, EGK-k gazte erasotuari bere elkartasuna helarazi nahi dio …