“Indarkeria Politikoa eta Giza Eskubideak Euskal Literaturan” ekitaldiaren ondorioak
19/12/2017
Pasa den astelehenean, abenduaren 11an, Indarkeria politikoa eta Giza Eskubideak Euskal Literaturan ekitaldia antolatu genuen Ordizian, Dar-Dar Produkzioak kooperatiba artistikoarekin batera. Ekitaldiaren helburua literaturak orokorrean, eta euskal literaturak partikularrean, motibazio politikoko indarkeriak utzitako ondorioak ulertzerako orduan jokatzen duen paperaz hitz egitea izan da. Horretarako, gonbidatu bereziak izan genituen gurekin: Patxi Zubizarreta, Edurne Portela eta Iban …