Rap-aren balioak gazteen arteko bizikidetzan - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Rap-aren balioak gazteen arteko bizikidetzan

16/10/2017

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Bakeolaren eskutik Rap-aren balioak gazteen arteko bizikidetzan ekitaldia burutuko du. Saioa urriaren 25ean arratsaldeko 18:00etan EGK-ko Bilboko egoitzan izango da, Autonomia kalea, 44 behean. Kokatzeko mapa behar baduzu esteka honetan sar zaitezke. Ekitaldi honekin Rap-a eta haren balioak suspertu nahi ditugu, harremanetarako eta aisialdirako beste aukera eraikitzaile batzuk daudela ikusarazteko. Horrela, …

Seguir leyendo…

EGK-k Medellinen egindako jardunalien argazkiak

Medellinen egon gara bakearen gaineko esperientziak partekatzeko

21/09/2016

Irailaren 6tik eta 11ra EGK Medellinen egon da Kolonbiako hiri honetako hainbat eragilerekin esperientziak eta ikaskuntzak partekatzeko. Kataluniako Nazioarteko Bakerako Institutuak eta Medellineko Memoria Etxea Museoak antolatutako bidaia honen helburua amankomuneko ezagutzetatik bi bake prozesuak indartzea izan da. Txema Urkijo (EJko Terrorismoko Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako zuzendari ohia), Iratxe Momoitio (Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria), Rocío Salazar …

Seguir leyendo…