#GaztEmantzipazioa topaketa azaroaren 28an Donostian
13/11/2018
Kontadores Gazte Zentroan izango da arratsaldeko 18:30ean. Emantzipazioa, zoritxarrez, ez da prozesu erraza gazteontzat. Berria egunkariak alokairuaren inguruan urri hasieran kaleratutako albiste batean zioenez “bereziki garestia da Gipuzkoa: hilean 1.130€, batez beste. Ia %23 garestitu da urtebetean lurralde horretan, begirada lau urte atzera botaz gero, %38 garestitu da”. Eta Donostian, are garestiago. EnAlquiler webgunearen arabera, …