GazteOlinpiadak: kirola eta parte-hartzea biltzen dituen EGKren ekimena arrakastarekin bukatu da 100 gazte baino gehiagoren parte-hartzearekin
19/10/2015
Lehen aldiz, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak kirola eta parte-hartzea biltzen dituen ekimen bat antolatu du: GazteOlinpiadak 2015. Bilbo, Gasteiz eta Donostian antolatu da hiru kirol ezberdinekin Ekhitarrak Kirol Klubarekin elkarlanean eta emaitza arrakastatsua izan da 100 gazte baino gehiagok parte hartu dutelako. GazteOlinpiaden helburua gazteen kirola eta parte-hartzea bultzatzea izan da; horretarako kirolak dituen balio sozialak …