Zatoz #FormakuntzaDualaEzagutzen jardunaldira!
04/09/2018
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK), Formakuntza Dualaren inguruan gazteon iritzia jasotzen jarraitzeko asmoz, irailaren 13an, Donostian #FormakuntzaDualaEzagutzen jardunaldia burutuko dugu. Gazteen bizitza-proiektu duina zailtzen duten faktoreak enplegu urria, kalitate gutxikoa eta lan baldintza prekarioak dira. Horren aurrean eredu berriak azaleratzen ari dira, tartean, formakuntza duala. Gero eta ohikoagoa da prestakuntza-aldiak heziketa-zentroan eta enpresan edo erakundean txandakatzean …