#IzanZuAldaketa boluntariotza kanpaina Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean hasiko da
05/12/2017
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) #IzanZuAldaketa kanpainari jarraipena emango diote boluntarioen lana balioesteko helburuarekin. Boluntarioen ekarpenak ikus-entzun, argazki edo testuen bidez sare sozialetan jasoko dira abenduak 5ean abiaraziko den kanpaina honetan; 2018ko irailean boluntario-topaketa batekin amaituko da. Boluntariotzan ari diren pertsonak urte osoan zehar gogotsu egiten dute lan hainbat ekintzetan parte hartuz. …