Boluntario gazteek ehun udako ekintza baino gehiago antolatu dituzte 10.000 plazekin
08/04/2014
Prest da udako kanpaina! Boluntario gazteez osatutako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako astialdi taldeek ikasturte osoko lanaren emaitza aurkeztu dute: 100 udaleku eta opor-jarduera baino gehiago. Guztira, 10.000 plaza eskaintzen dituzte udaleku, auzolandegi, topaketa eta bestelako udako-ekintzetan parte hartzeko. Guk hiru zerrendetan bildu ditugu udako ekintza horiek guztiak, bat Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakoitzeko (jarduerak antolatu …