Substantziarik gabeko adikzioak gazte eta nerabeekin. Adicciones‌ ‌sin‌ ‌sustancia‌ con jóvenes y adolescentes - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

11 December, 2020

Substantziarik gabeko adikzioak gazte eta nerabeekin

  • Datorren ostiralean, abenduak 18, “Substantziarik gabeko adikzioak astialdian. Gazte eta nerabeekin lantzeko tresnetan sakontzen” topaketa antolatu dugu Bilbon

  • Prebentziorako tresnak, gazte eta nerabeekin lanean ari diren eragileak eta lekukotzekin bideak jorratu nahi ditugu parez pare dauden erronkei ahalik eta erantzun egokiena emateko

Adikzio hitza entzuten denean aurreiritzi eta estereotipo mordoa sortzen dira. Maiz tabua den gaia denez, itzaletatik atera eta mahai gainean jarri nahi dugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK). Gazteon bizitzan sekulako kaltea sor dezakete eta horregatik funtsezkoa da gaia lantzeko materialak, euskarriak eta espazioak sortzea. Horixe da datorren ostiralean, abenduak 18, egingo duguna 11:00etatik 13:00etara Arrupe Etxean (Bilbo). Eman izena hemen!

Arlo honen baitan dauden esku-hartzeko tresna eta praktika onak ezagutzeko, egunerokoan jardun hori duten elkarteen esperientzia elkarbanatzeko eta gazte baten esperientzia aurkezteko “Substantziarik gabeko adikzioak astialdian. Gazte eta nerabeekin lantzeko tresnetan sakontzen” topaketa antolatu dugu Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Prebentziorako neurriak

Prebentziorako tresnak aurkeztuta zein gazte eta nerabeekin lanean ari diren eragileekin eta hauen errealitatearekin kontrastatuta, substantziarik gabeko adikzioen gaia lantzeko bideak jorratu nahi ditugu parez pare dauden erronkei ahalik eta erantzun egokiena emateko.

  • Noiz: abenduak 18. 11:00-13:00
  • Non: Arrupe Etxea (Bilbo)
  • Gonbidatuak: Esti Ansotegi (Ortzadar), Illargi Zarate (Ekintza-Aluviz) eta Unai Garma (testigantza)
  • Izen-ematea: https://forms.gle/GQv9auz33phL9wmE7 beharrezkoa izango da

Jardunaldiari buruz gehiago jakin nahi baduzu edo inolako zalantzarik izanez gero, idatz iezaguzu hezkuntza@egk.eus / bizibaldintzak@egk.eus helbidera edo deitu 944436143/688737133 (Irati) 945220601 / 688737153 (Oihana) zenbakietara.

Osasuna eta segurtasuna bermatuz

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) ekimen eta proiektuak 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

COVID-19aren ondorioz bizi dugun errealitatea kontuan izanda eta parte-hartzaile guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko EGKtik zenbait neurri hartu ditugu:

  • Edukiera mugatua denez, izen ematea beharrezkoa izango da esteka honetan. Edozein zalantzarekin lasai galdetu.
  • Ekitaldian zehar musukoa beharrezkoa izango da. Eraman ezean ezingo da parte hartu (betiere osasun arrazoiren batengatik ez bada).
  • Administrazioek har ditzaketen neurri zein aholku eta oharrak jarraitu une oro.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.