Rafiki proiekzioa urriaren 27an. Proyección de Rafiki el 27 de octubre #BazterretikErdira - EGK

15 October, 2020

Rafiki proiekzioa urriaren 27an

  • LGTBI+ kolektiboko kideek Kenyan bizi duten egoera ezagutzeko filma proiektatuko dugu #BazterretikErdira zine forumean. Urriak 27 Hika Ateneon

  • Osasun eta segurtasun arrazoiengatik izen ematea eta musukoa eramatea beharrezkoa izango da. Eman izena hemen!

Gizarteak pausuak eman ditu, baina oraindik LGTBI+ kolektiboak hainbat egoera deseroso eta ez bidezko pairatu behar ditu. Horixe islatu eta salatzen du Rafiki (2018) pelikulak Kenyan egun bizi duten errealitatea aurkeztuz. Guk #BazterretikErdirako zine forumean proiektatuko dugu datorren urriaren 27an, 18:30ean, Hika Ateneon. Eman izena hemen!

Rafiki hitzak lagun esan nahi du swahili hizkuntzan eta gizartean dagoen homofobia dela eta sexu berdineko pertsonak adiskide eta familiaren aurrean aurkezteko moduari egiten dio erreferentzia. Zoritxarrez, oraindik Kenyan homosexualitatea 14 urteko kartzelarekin zigortzen da.

Rafiki proiekzioa Hika Ateneon

Nairobin, Kena eta Ziki ikasleek bizitza oso ezberdinak daramatzate, baina biek ahal dutena egiten dute ametsak lortzeko. Bere bideak gurutzatzen dira bere gurasoak aurrez aurre jartzen dituen hauteskunde kanpaina baten erdian. Neskek elkar maite dute, baina Kenyako gizartea oso kontserbadorea da, eta maitasunaren eta segurtasunaren artean aukeratu beharko dute.

Testuingurua osatzeko, jorratzen duen gaia dela-eta filma debekatu egin zen hasiera batean Kenyan, legearen aurka zihoala argudiatuz.

Rafiki proiekzioa #BazterretikErdira proiektuko bigarren zita izango da. Hurrengo bi hiletan feminismoa eta LGTBI+ kolektiboarekin zerikusia duten gaiak landuko ditugu gazteongan nola eragiten duten aztertzeko. Agendan lekua egiteko hementxe egunak: azaroak 24 Una mujer fantástica eta abenduak 15 Pride.

Osasuna eta segurtasuna bermatuz

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) ekimen eta proiektuak 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

COVID-19aren ondorioz bizi dugun errealitatea kontuan izanda eta parte-hartzaile guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko EGKtik zenbait neurri hartu ditugu:

  • Edukiera mugatua denez, izen ematea eskertuko dizuegu esteka honetan edo berdintasuna@egk.eus / 615749929 (Irati). Edozein zalantzarekin lasai galdetu.
  • Ekitaldian zehar musukoa beharrezkoa izango da. Eraman ezean ezingo da parte hartu (betiere osasun arrazoiren batengatik ez bada).
  • Administrazioek har ditzaketen neurri zein aholku eta oharrak jarraitu une oro.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.