Pride filma abenduaren 15ean Hika Ateneon. Pride el 15 de diciembre en Hika Ateneo - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

26 November, 2020

Pride filma abenduaren 15ean Hika Ateneon

  • Benetako gertaeretan oinarrituta, Erresuma Batuko 1984ko meatzaritza grebak babestea erabakitzen duten LGTBI+ kolektiboko ekintzaile talde baten ingurukoa da istorioa.

  • Osasun eta segurtasun arrazoiengatik izen ematea eta musukoa eramatea beharrezkoa izango da. Eman izena hemen!

Ekina ezinez egina. Baina ez da beti hain erraza izaten. Laguntza eskaini arren. Zalantzak sortzen direlako, ez daukagulako argi, beldurra ematen digulako zer esango duten eta presio soziala dagoelako. Horri buruzkoa da abenduaren 15ean Hika Ateneon proiektatuko dugun Pride filma. Hilabete bakoitzeko azken asteartean antolatu dugun #BazterretikErdira zine forumaren azken saioa izango da, feminismoarekin eta LGTBI+ kolektiboarekin zerikusia duten gaiak jorratzeko. Eman izena hemen!

Pride, abenduaren 15ean Hika Ateneon

Benetako gertaeretan oinarrituta, Pride 1984an girotutako filma da. Meatzarien Sindikatu Nazionalak bere lanpostuak mantentzeko eta, aldi berean, kaltetutako familiei laguntzeko dirua biltzen duten LGTBI+ ekintzaile taldeen borroka islatzen du. Iritzi publikoaren aurkako presioak eta beldurrak laguntza arbuiatzea eragin zuen, eta kolektiboak Galesko herri txiki batean zentratzea erabaki zuen: Onllwyn meatzarien komunitatean. Erabaki horretatik sortu zen Lesbians and Gais Support the Miners aliantza historikoa.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bai Hika Ateneori bai parte hartu duzuen guztiei. Bizi ditugun garaietan zine foruma egitea erronka bat izan da. Baina proiektatu ditugun filmetako protagonistak bezala, ezbeharren aurrean berregin gara eta oso positiboki balioesten ditugu ondorengo solasaldiak. 2021ean jarraipena ematea espero dugu.

Osasuna eta segurtasuna bermatuz

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) ekimen eta proiektuak 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

COVID-19aren ondorioz bizi dugun errealitatea kontuan izanda eta parte-hartzaile guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko EGKtik zenbait neurri hartu ditugu:

  • Edukiera mugatua denez, izen ematea eskertuko dizuegu esteka honetan edo berdintasuna@egk.eus / 615749929 (Irati). Edozein zalantzarekin lasai galdetu.
  • Ekitaldian zehar musukoa beharrezkoa izango da. Eraman ezean ezingo da parte hartu (betiere osasun arrazoiren batengatik ez bada).
  • Administrazioek har ditzaketen neurri zein aholku eta oharrak jarraitu une oro.

Pride filma abenduaren 15ean Hika Ateneon

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.