Egunerokoan jorratutako proiektu, ekimen eta dokumentuak gizarteratzeko eta ezagutarazteko hedabideei prentsa-oharrak bidaltzea ohikoa da. Orokorrean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) garatutako posizionamenduak hedatzeko zein lan-arloek egindakoa zabaltzeko baliatzen dira eta, kasu batzuetan, bestelako eragileek egindako lana azpimarratzeko eta bozgorailu lana egiteko baliatzen dira.
2017ko azaroaren 10a
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) EGKren Gune Anitza zigilura atxiki da; Aniztasunarekiko aldekotasuna adierazten duen zigilura.
2017ko urriaren 23a
Lankidetza hitzarmen bat sinatu dute UPV/EHUk eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK). Oharrean xehetasun guztiak dituzu.
2017ko urriaren 4a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gaur ‘Mugarik gabeko aniztasuna’, hezitzaileei bideratutako tresna baliagarria, aurkeztu du Bilbon.
2017ko irailaren 21a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Bilboko Udalak #GazteokBizikidetzan ekitaldia ospatu dute Bilboko Arriaga Plazan
2017ko irailaren 19a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Sexualitatearen Koloreak gida aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian.
2017ko uztailaren 4a
Gaur 'Gune Anitza: Erronkak errealitate bilakatzeko liburuxka' aurkeztu dugu. Jarraian duzu hedabideetara bidali dugun prentsa-oharra