cabecera notas de prensa

Prentsa oharrak

Egunerokoan jorratutako proiektu, ekimen eta dokumentuak gizarteratzeko eta ezagutarazteko hedabideei prentsa-oharrak bidaltzea ohikoa da. Orokorrean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) garatutako posizionamenduak hedatzeko zein lan-arloek egindakoa zabaltzeko baliatzen dira eta, kasu batzuetan, bestelako eragileek egindako lana azpimarratzeko eta bozgorailu lana egiteko baliatzen dira.

EGK-k Maialen Olabe presidente bezala berraukeratu eta Batzorde Iraunkorra berritu du
Maialen Olabe presidente eta Batzar Iraunkor berria 2021 arte

2019ko martxoaren 9a

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 39. Batzar Orokorra ospatu du gaur Donostiako CRAJ eraikinean. Bertan, Maialen Olabe presidente bezala berraukeratu du beste bi urterako, Beñat Olave (Bizkaiko Gurutze Gorria Gaztea) izendatu 1. presidenteorde bezala eta hainbat dokumentu onartu. Gainera, EuskarAbentura elkartea gehitu da plataformara eta, orian, 58 elkartek osatzen dute EGK.

#Plazandre jardunaldiko argazkiak - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Emakumeek esfera publikoan parte hartzerakoan dituzten beldur eta oztopoak identifikatuz

2019ko otsailaren 5a

2018ko urriaren 31n #Plazandre ekitaldia ospatu genuen Bizkaia Aretoan (UPV/EHU). Topaketak bi atal nagusi izan zituen: alde batetik, egun EAEn esfera publikoan diharduten emakume esperientzietatik abiatuz, esfera publikoan egoteko dituzten beldur eta oztopoei buruz hitz egin genuen; bestetik, solasaldi horietan hitz egindakoaren ondorioak atera eta amankomunean jarri ziren. Gaur ekitaldi horretan jasotako gogoetak biltzen dituen txostena aurkeztu nahi dizugu, Eragin #Plazandre izenekoa.

Gerragatik markatutako hiri europarrak bisitatzeko programa hezitzailea sustatuko dugu
Emakumeek esfera publikoan duten parte-hartzea aztertu du #Plazandre jardunaldiak - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)
Emakumeek esfera publikoan duten parte-hartzea aztertu du #Plazandre jardunaldiak

2018ko urriaren 31a

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Emakunde eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin #Plazandre ekitaldia antolatu dugu emakumeek esfera publikoan parte hartzerakoan topatzen dituzten oztopoak aztertu eta hobekuntza-proposamenak bilatzeko. Bertan izan dira Miren Amuriza Plaza, Oihana Etxebarrieta Legrand, Maialen Gurrutxaga Uranga, Danele Sarriugarte Mochales, Zuriñe Hidalgo Alonso, Laura Chamorro Navarro, Erika Olaizola Eizmendi, Janire Azkueta Borlaff eta Irati Sarasua Arabaolaza.

Begoña Ojinaga eta Julen Arbe Bilbao Gazteko youtuber ofizial - Bilbao Gazte
EGK-k gazteen kezkak, interesak, proposamenak, beharrak eta arazoak azaldu dizkio lehendakariari