Egunerokoan jorratutako proiektu, ekimen eta dokumentuak gizarteratzeko eta ezagutarazteko hedabideei prentsa-oharrak bidaltzea ohikoa da. Orokorrean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) garatutako posizionamenduak hedatzeko zein lan-arloek egindakoa zabaltzeko baliatzen dira eta, kasu batzuetan, bestelako eragileek egindako lana azpimarratzeko eta bozgorailu lana egiteko baliatzen dira.
2020ko maiatzaren 26a
Asmoa gazteon errealitatea ahalik eta sakonen ezagutzea da, ostean hobekuntzak aldarrikatzeko. Horretarako erantzunak ekainak 14 jasoko ditugu.
2020ko apirilaren 30a
COVID-19k sortutako egoera arautu behar da; horregatik, #IkaslePisuakZer kanpainari ekin diogu, gazteei ahotsa emateko, iritziak eta proposamenak jasotzeko eta irtenbideak bilatzeko esparru bat sortzeko. Hiru esperientzia dituen bideo bat aurkeztuko dizugu, anima zaitez eta bidal iezaguzu zurea! Idatzi hezkuntza@egk.eus helbidera edo 688737133 zenbakira.
2020ko martxoaren 7a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 40. Batzar Orokorra ospatu du Bilbon martxoaren 7an. Besteak beste Ur Kideak elkartea batu da eta Berdintasun Protokoloen berrikuspena onartu da
2020ko urtarrilaren 30a
EGK-k Etikasi programaren bigarren deialdia zabaldu du gaur. Honen bitartez Euskadiko 1. Batxilerreko ikasgelei eta 18 eta 30 urte bitarteko Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleei bidaia hezitzaileak egiteko aukera eskaintzen zaie.
2019ko abenduaren 17a
2019ko urriaren 21a
Gazteen emantzipazioa aztertuko du EGK-k azaroaren 7an antolatu duen Milaka Elkarbizitza topaketak. Kutxa Kultur Plaza izango da 17:30ean.