Red Renta Básica sarearen arabera, oinarrizko errenta estatuak modu unibertsalean ordainduko lukeen diru-sarrera da, eskubide osoko pertsona guztiei edo gizarteko egoiliarrei. Herritartasun eskubide gisa ordainduko litzatekeen kopuru bat litzateke, baldintzarik gabe, diru-sarrerak edo errenta-iturriak edozein liratekeelarik ere, eta jasotzailea norekin bizi den kontuan hartu gabe. Hau da, esleipen ekonomiko publiko unibertsala eta baldintzarik gabekoa.
Errentaren birbanaketa zerga-erreforma baten bidez finantzatuko litzateke, %20 aberatsenaren errenta gainerako biztanleengana birbanatuz.
Euskadiko gazteen langabezia-tasa %17,7koa zen 2021ean, eta gazteek lan-merkatuan bizi duten egoera prekarioa ere kontuan hartu behar da. hala nola, behin-behinekotasuna, partzialtasuna, soldata baxuak… Egoera horiek zaildu egiten dute gazteen emantzipazioa, eta bizi proiektua duinak modu autonomoan aberaztea.
Uste da Oinarrizko Errenta Unibertsalak eragin emantzipatzaile handia izan dezakeela gazteentzat, erabakitzeko gaitasun handiagoa eskainiz eta gazteen emantzipazioa bultzatuz. EGKtik, gazteak Oinarrizko Errenta Unibertsalari buruz duten iritzia jaso nahi da. Zer dakite honen inguruan? Nola kokatzen dira horren aurrean? Nola eragin dezake honek gazteen bizitzetan?
Beraz, Euskadiko gaztea bazara (16-30 urte artekoa), eta 5 minutu badituzu, anima zaitez Oinarrizko Errenta Unibertsalari buruzko inkesta labur honi erantzutera.
Inkesta erantzuten duen pertsona bakoitzak zozketa baten parte hartuko du, bertan, Basoa Suitesen bi lagunentzako gau bat zozketatuko da. Bi irabazle egongo dira, beraz, aukera bikoitza dago zuhaitzetan kokatuta dauden etxetxo hauetan gaba bat igarotzeko.
Maiatzaren 31ean bukatzen da galdetegia betetzeko epea. Zozketaren irabazlea ekainaren 1ean publikatuko da gure sare sozialetan. Ekarpenak egiteko edo bestelakorik gehitu nahi baduzu zein zalantzarik izatekotan idatzi bizibaldintzak@egk.eus emailera edo deitu 945220601 / 688 737153 (Oihana) telefonoetara.