2016ko martxoaren 12a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bere 35. Batzorde Orokorra ospatu du, non Itsaso Anduezak presidenta bezala jarrai dezan erabaki den. Horretaz gain Batzorde Iraunkorra berritu eta kide berriak onartu dira, besteak beste.
2016ko martxoaren 8a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Berdintasun lan-arloaren lantalde berria aurkeztuko deialdia zabaltzen duen prentsa oharra
2015ko uztailaren 21a
Aisialdi hezitzaileko euskal eskolek eta federazioek, Astialdi Foroaren barnean lan egiten dutenek, begiralea, zuzendaria edo animatzaile soziokulturala izateko 50 ikastaroko eskaintza aurkeztu dute aurten inoiz baino
lehenago. Gaurtik aurrera eta iraila amaierararte kasu gehienetan, ikastaroetan izena emateko epea zabalik egongo da. Azken orduko presak ekiditeko orain denbora dago ikasturte berrirako planak antolatzen hasteko. Ez itxaron azken ordurarte eta eman izena Astialdiko Euskal Eskola batetan.
2015eko ekainaren 15a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteen kalitatezko enplegua sustatzeko 17 proposamen aurkeztu ditu gaur Gasteizen egindako prentsaurrekoan.
2015eko maiatzaren 8a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) ohar honen bitartez argi utzi nahi du 3+2 planaren aurka dagoela. Irakur ezazu zergatik!
2015eko maiatzaren 5a
Euskadiko boluntario gazteek osatzen dituzten astialdi kolektiboek udako kanpaina prestatu dute dagoeneko. Aldundiek eta beste instituzioek antolatzen dituzten udalekuen eskaintzaz gain, Euskadiko milaka gazte boluntariok ere, urtero bezala, udako kanpaina antolatu dute. Horrela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 80 taldek 123 udaleku eta opor-jarduera antolatu dituzte. Guztira, boluntarioz osaturiko elkarte horiek 10.000 plaza eskaintzen dituzte udaleku, auzolandegi, topaketa eta bestelako udako ekintzetan parte hartzeko.
2015eko martxoaren 14a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bere 34. Batzar Orokorra egin du Donostiako Gazte Gunean (CRAJ), parte-hartze handiarekin. Bilera hau urtero egiten da eta bi urtetik behin gertatzen den bezala, gazteekin lan egiten duten 60 euskal elkarte inguru biltzen duen plataformak bere Batzorde Iraunkorra berritu du
2015eko urtarrilaren 27an
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) prekarioka.org, gazteen prekarietatearen webgunea, aurkeztu du Gasteizko prentsaurrekoan.
2014ko azaroaren 18a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 2014ko azaroaren 20an Eusko Legebiltzarreko sortu berria zen Gazteria Ponentzian egindako agerraldiaren prentsa-oharra
2014ko urriaren 13a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) kaleratu berri duen azken lana dakarkizu: Joven, ¿emprendes o empierdes? Ekin ala plof ikerketa