2017ko martxoaren 11a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Maialen Olabe presidenta bezala berraukeratu eta Batzorde Iraunkorra berritu du. Hainbat proposamen onartu dira
2017ko martxoaren 2a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Bake eta Bizikidetza lan-arloak azken hiru urteetan egindakoaren ondorioak San Telmo Museoan egindako ekitaldian aurkeztu ditu ‘Gazteak eta Bakea. Iraganari buruzko hausnarketak, orainaldiko aukerak, etorkizuneko erronkak’ liburuan eta ‘Gazteon aukera: elkarbizitzaren erronka’ dokumentalean jasoak. Bertan, EGK-k jarreren arteko gerturatzea eta irtenbide elkarbanatuak errazten dituzten elkarrizketa-espazioak behar direla aldarrikatu du.
2017ko otsailaren 17a
EGK-k aurkeztutako 'Garraio-gastuak aztergai' txostena aurkezteko prentsa-oharra duzu jarraian. Garraio-txartel bakarraren alde dago gazteon %96a.
2016ko abenduaren 1a
EGK-k eta BFAk Bizkaian gazteon artean boluntariotza sustatu eta gazteek boluntario bezala egindako lana azpimarratzeko martxan jarritako kanpaina da Eraldaketa zure esku #IzanZuAldaketa
2016ko irailaren 20a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Berdintasu eta Enplegu eta etxebizitza lan-arloek 'Ibilbide moreak, emakume gazteen egoera lan munduan' txostena egin dute
2016ko uztailaren 7a
Proiektu honekin bezero zein erabiltzaileak gune fisiko eta birtualen politikez ohartarazten dituzten seinaleetan zegoen gabezia osatu nahi izan du EGK-k aniztasunaren aldeko konpromiso adierazten zuen seinalea sortuz.
2016ko ekainaren 22an
EGK osatzen duten ia 60 erakundeek Maialen Olabe (Bizkaiako Gaztetxoen Koordinakundea) hautatu dute presidente bezala Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan egin den Ezohiko Batzarrean. Bilkuran bi hautagaitza aurkeztu dira eta bozketa bakarraren oten ostean Maialen Olabe izan da aukeratua Itsaso Andueza (Hezkide) ordezkatzeko.
2016ko ekainaren 1a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) enplegua "gazteon bizi proiekturako giltzarria" dela aldarrikatu du eta "egonkortasuna bermatu ezean gazteak etorkizun prekarioa eta ez-ziurra izango dugula".
2016ko maiatzaren 11a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteriaren lidergo soziala bermatzeko eskatu du. “Asko hitz egiten da gazteon partehartzeari buruz, baina une iristen denean ez zaigu tokia uzten” aldarrikatu du Itsaso Andueza presidentak.
2016ko apirilaren 13a
Euskadiko milaka gazte boluntariok 2016ko udako kanpaina antolatu dute. EAEko 69 taldek 120 udaleku eta opor-jarduera antolatu dituzte. Guztira, 10.000 plaza eskaintzen dituzte udaleku, auzolandegi, topaketa eta bestelako udako ekintzetan parte hartzeko