2016ko irailaren 20a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Berdintasu eta Enplegu eta etxebizitza lan-arloek 'Ibilbide moreak, emakume gazteen egoera lan munduan' txostena egin dute
2016ko uztailaren 7a
Proiektu honekin bezero zein erabiltzaileak gune fisiko eta birtualen politikez ohartarazten dituzten seinaleetan zegoen gabezia osatu nahi izan du EGK-k aniztasunaren aldeko konpromiso adierazten zuen seinalea sortuz.
2016ko ekainaren 22an
EGK osatzen duten ia 60 erakundeek Maialen Olabe (Bizkaiako Gaztetxoen Koordinakundea) hautatu dute presidente bezala Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan egin den Ezohiko Batzarrean. Bilkuran bi hautagaitza aurkeztu dira eta bozketa bakarraren oten ostean Maialen Olabe izan da aukeratua Itsaso Andueza (Hezkide) ordezkatzeko.
2016ko ekainaren 1a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) enplegua "gazteon bizi proiekturako giltzarria" dela aldarrikatu du eta "egonkortasuna bermatu ezean gazteak etorkizun prekarioa eta ez-ziurra izango dugula".
2016ko maiatzaren 11a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteriaren lidergo soziala bermatzeko eskatu du. “Asko hitz egiten da gazteon partehartzeari buruz, baina une iristen denean ez zaigu tokia uzten” aldarrikatu du Itsaso Andueza presidentak.
2016ko apirilaren 13a
Euskadiko milaka gazte boluntariok 2016ko udako kanpaina antolatu dute. EAEko 69 taldek 120 udaleku eta opor-jarduera antolatu dituzte. Guztira, 10.000 plaza eskaintzen dituzte udaleku, auzolandegi, topaketa eta bestelako udako ekintzetan parte hartzeko
2016ko martxoaren 12a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bere 35. Batzorde Orokorra ospatu du, non Itsaso Anduezak presidenta bezala jarrai dezan erabaki den. Horretaz gain Batzorde Iraunkorra berritu eta kide berriak onartu dira, besteak beste.
2016ko martxoaren 8a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Berdintasun lan-arloaren lantalde berria aurkeztuko deialdia zabaltzen duen prentsa oharra
2015ko uztailaren 21a
Aisialdi hezitzaileko euskal eskolek eta federazioek, Astialdi Foroaren barnean lan egiten dutenek, begiralea, zuzendaria edo animatzaile soziokulturala izateko 50 ikastaroko eskaintza aurkeztu dute aurten inoiz baino
lehenago. Gaurtik aurrera eta iraila amaierararte kasu gehienetan, ikastaroetan izena emateko epea zabalik egongo da. Azken orduko presak ekiditeko orain denbora dago ikasturte berrirako planak antolatzen hasteko. Ez itxaron azken ordurarte eta eman izena Astialdiko Euskal Eskola batetan.
2015eko ekainaren 15a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteen kalitatezko enplegua sustatzeko 17 proposamen aurkeztu ditu gaur Gasteizen egindako prentsaurrekoan.