

2019ko abenduaren 17a

2019ko urriaren 21a
Gazteen emantzipazioa aztertuko du EGK-k azaroaren 7an antolatu duen Milaka Elkarbizitza topaketak. Kutxa Kultur Plaza izango da 17:30ean.

2019ko irailarean 20a
Bilboko Udalak youtuber bila! Bi gazte aukeratuko ditu hiriak gazteentzat duen aisialdiaren arloko eskaintza zabaldu dezaten. Epea urriaren 7an amaituko da

2019ko ekainaren 27a
Bergarako 33 espazio Gune Anitza zigilura atxiki dira. EGKrentzat pausu handia da eta Bergarako Udalari eta Harrotasuna Taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu

2019ko ekainaren 24a
Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) koordinatutako Astialdi Foroaren bitartez 51 elkartek osatutako 2019ko udako ekintzen berri eman dugu gaur. 5.000 plazatik gora! Izaera anitzekoak guztiok gustuko zerbait aurkitzeko

2019ko ekainaren 14a
Etikasi esperientzia pilotua bi gazte taldeekin hasi da Auschwitz eta Belfast bisitatuz. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak diseinatutako proiektu honetan bidaia hezitzaileka egingo dituzte etikaz eta giza eskubideez hausnartu eta ikasteko.

2019ko ekainaren 5a
Emakume gazteen egoera hobetzeko neurriak ezarri behar dira eta genero-ikuspegia txertatua izan behar dute. Horixe aldarrikatu du Maialen Olabek, EGK-ko presidenteak, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian.

2019ko apirilaren 3a
Honen bitartez bi erakundeak elkarlanean arituko dira, hainbat proiekturen bitartez, gazteen beharrak asetzeko, hauen iritzi eta proposamenak administrazio eta arduradun politikoei helarazteko eta politika publikoak diseinatzeko espazioetan euren presentzia bermatzeko.

2019ko martxoaren 9a
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 39. Batzar Orokorra ospatu du gaur Donostiako CRAJ eraikinean. Bertan, Maialen Olabe presidente bezala berraukeratu du beste bi urterako, Beñat Olave (Bizkaiko Gurutze Gorria Gaztea) izendatu 1. presidenteorde bezala eta hainbat dokumentu onartu. Gainera, EuskarAbentura elkartea gehitu da plataformara eta, orian, 58 elkartek osatzen dute EGK.

2019ko otsailaren 5a
2018ko urriaren 31n #Plazandre ekitaldia ospatu genuen Bizkaia Aretoan (UPV/EHU). Topaketak bi atal nagusi izan zituen: alde batetik, egun EAEn esfera publikoan diharduten emakume esperientzietatik abiatuz, esfera publikoan egoteko dituzten beldur eta oztopoei buruz hitz egin genuen; bestetik, solasaldi horietan hitz egindakoaren ondorioak atera eta amankomunean jarri ziren. Gaur ekitaldi horretan jasotako gogoetak biltzen dituen txostena aurkeztu nahi dizugu, Eragin #Plazandre izenekoa.