Memoriaren Egunaren omenez, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Nazioarteko Kongresu baten parte hartuko du Bartzelonan azaroaren 8tik 10era bakea eta bizikidetza lan-arloan gazteekin egindako lana aurkezteko. Heziketa moralaren gaia jorratuz, EGK-k urte hauetan zehar bake lan-arloan diseinatu eta aurrera eraman dituen proiektu, dinamika eta esperientziez hitz egiteko aukera izango du. Zein motatako ekintza eta espazioak bultzatzen dira EGKtik gure iragan gatazkatsuari buruz gogoeta egiteko? Bakeari lotuta dauden dinamika parte-hartzaileak pertsona gazteen hiritar konpromisoa sustatzen dutela uste da? Galdera hauei eta esperientzia konkretu batzuei buruz mintzatuko gara Memoriaren Egunean azaroaren 10ean Bartzelonan.
Azaroak 10ean bi ponentzia
EGK-ko presidenteak, Maialen Olabe Aguirrek, eta EGK-ko bakea eta bizikidetza teknikariak, Irene Gantxegi Madinak, 2 ponentzia aurkeztuko dituzte. Eta biek EGKn parte hartu duten gazteekin egindako lan praktikoan jartzen dute fokua.
- Elkarrizketarako espazioak gazteekin: Euskadin bakea eta bizikidetzarekiko konpromiso hezitzailea
- Enpatiatik abiatuz gazteentzako espazio parte-hartzaileak sortzen: elkarbiziktzaren erronka
Bakeari loturiko problematikak gazteen artean egun lehentasuna ez duten gaiak direla kontuan izanik, EGK-k gertukoak, seguruak eta erosoak diren espazio parte-hartzaileak sortzeko apustua egiten du gazteentzako garrantzitsuak diren elkarrizketa eta gogoetak bultzatzeko.
- Nola transmititu digute gertuko memoria?
- Zein da edo izan beharko luke gure papera eragile aktibo bezala Euskadiko bake kulturaren eraikuntzan?
- Zer eskatzen diegu beste belaunaldiei eta administrazioei bizikidetza kontuetan?
Galdera hauek eta beste hainbat dira gure egunerokoan pertsona gazteekin lanean etengabe agertzen zaizkigunak eta guzti honetaz hitz egiteko aukera izango dugu Bartzelonan ospatuko den nazioarteko kongresuan.Zure gogoeta pertsonalak elkarbanatzea nahi badituzu edo bakea eta bizikidetzarekin lotutako gaiei buruz galderarik izango bazenu, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide honetara bakea@egk.org idatziz edo telefono zenbaki honetara deituz 943 42 97 67.