5 October, 2021

Mugen mugetatik, #IkusGaitezen: Etorkizuneko proposamenak gazte migratzaileekin

  • Urriak 21ean Arrupe Etxean (Bilbo) elkar ezagutzea zailtzen duten oztopoak gainditzeko proposamenak jasotzeko ekitaldia antolatu dugu EGK-ko hezkuntza eta bakea eta bizikidetza lan arloetatik

  • Iaz egin zen lehen topaketan azaldutako oztopoen aurrean, horiek gainditzeko proposamenak bilduko ditugu.

Errealitateak eta gizarte egiturek sarritan ez digute #IkusGaitezen errazten, ezta elkar ezagutza ahalbidetzen ere. Hori oztopo bat da gizarteko talde ezberdinen eta hauek osatzen dituzten gazteen arteko harremanak emateko. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) aniztasun hori aberasgarria ikusten da eta, horregatik, trukea ahalbidetzen duten ekitaldiak eta espazioak sustatzen dugu. Datorren urriaren 21ean (osteguna) 18:00etan gazteok sozializazio eta harremantze prozesu hauetan dugun paperean sakondu nahi dugu proposamen zehatzak eginez Arrupe Etxean antolatutako ekitaldian.

2020an izan genuen #IkusGaitezen proiektuaren lehen zatia. Bertan iritzi eta testigantza ezberdinak entzun genituen gazte migratzaileen bizipenei garrantzia emanez. Oraingoan, iaz identifikatutako oztopoen aurrean, proposamen zehatzak lortu nahi ditugu, ondoren administrazioei helarazteko.

Aurreko urtean egindako topaketaren harira, txosten bat argitaratu dugu ekitaldian azaldutako oztopo, zailtasun eta beharren inguruan eta etxebizitza, enplegua, partaidetza eta hezkuntza arloak izan ziren gehien aipatu zirenak. Oraingo honetan, identifikatutako oztopo hori aurre egiteko proposamenak bildu nahi ditugu, ondoren dministrazio desberdinei helarazteko.

Gizartean ezarrita dauden eta eragiten diguten mugak gainditu nahi ditugu. Mugen mugetatik, #IkusGaitezen: Gazte migratzaileekin etorkizunera begira!

Ekitaldiari buruz informazio gehiago jakin nahi izanez gero idatzi bakea@egk.eus / hezkuntza@egk.eus edo deitu 945 220 601 / 688 737 097 (Ainhoa) eta 944436143 / 688 737 133 (Irati) zenbakietara.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.