Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du 2030 Agendaren Gazte Plazan proiekturako monitore postua betetzeko. Deialdiaren eskaintza, ezaugarriak, eskakizunak eta aintzat hartuko direnak albiste amaieran dagoen PDFan topatuko duzu. Hautagaiek Curriculuma egk@egk.eus helbidera bidali behar dituzte irailaren 13ra arte, (eguerdiko 12ak baino lehenago). E-mailaren gaian, zehaztu “Agenda 2030 begiralea”. Era berean, Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenak.CV_AGENDA2030.pdf/doc.
ESKAINTZEN DA:
- Lanpostua proiektuaren kokapenean, jarduera esparrua Euskadi osoa.
- Lanaldi osoko lan-kontratua.
- Kontratuaren iraupena: 2023ko irailaren 26tik urriaren 24ra.
- Urtean 29.584,20€-ko (soldata gordina).
- EGK-ko Batzorde Iraunkorraren ardurapean.
- Lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartzea.
- Gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren parte-hartzearen alde lan
egitea.
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:
- Agenda 2030 Gazte Plazanen baitan, 2030 Agendaren inguruko erakusketa
ibiltarian egotea eta bertan sar daiteken edozein pertsonari arreta ematea. - Agenda 2030 Gazte Plazan proiektuaren baitan antolatutako ekintzen
antolakuntzan laguntzea.
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko datak:
- Curriculumaren bidalketa, irailaren 13a, (eguerdiko 12ak baino lehenago).
- Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, irailaren 14a.
- Elkarrizketa eguna, irailak 18.
- Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, irailak 19.
- Lanean hasteko data, irailak 26.
Gazte Plaza proiekturako monitore Lan-deialdia 2023
DERRIGORREZKOA da Lan deialdian aurkituko duzuen Datu babesaren politika dokumentua betetzea.