Kultur proposamenak jasotzeko deialdi irekia Kontadoresen. Kontadores Zentroak jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du. Deialdi honen helburua da bultzatzea hemengo eta gazte izaerako sormen prozesuak, eta proposamen berriak integratzea Kontadoreseko eremuan.
Onartuko dira laborategiak edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA) gauzatzeko proposamenak. Parte hartzeko jarraian dagoen eskaera-inprimakia bete behar da.
Epeak
Proposamenak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 11tik 25era arte egongo da zabalik, bi data horiek barne harturik. Dokumentazioa online aurkeztu behar da kontadores@donostia.eus helbidearen bidez.
Hautaturiko proposamenak
Kontadoresek egingo du proposamenen balorazioa eta jarriko da harremanetan izena-eman duen pertsona edo taldearekin. Hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta produzitzeko aurrekontu bat izango dute. Era berean, Kontadoresek ekimenaren sustapena egingo du online eta offline kanalen bidez.
Informazio gehiago
Informazioa eta argibideak: kontadores@donostia.eus / T: 943483476