Bilboko Kukutza gaztetxearen aldeko lanak aurrera darrai…!
Alarma duela gutxi piztu zen: Kukutzako gaztetxea bota nahi du lursailaren jabeak (Cabisa enpresa eraikitzaileak). Urtetan zehar txokoa erabat abandonatua utzi eta gero, gazteen etxea eraitsi dezaten eskatu du, eta dagoeneko eraiste-agindua martxan da. Prozesuak aurrera egiten badu, pabilioi huts bati bizia eman zion proiektua bertan bera geratuko da eta, berarekin, rokodromoa, jantoki begetarianoa, zirko eskola, kontzertuak, mobilizazioak… eta txoko honek ematen dituen beste hamaika taupada. Erabilera publikoa duen espazio hau, auzotik eta auzoarentzat lan egiten duen espazio hau, pribatizatu nahi dute berriro ere. Saiakera horien aurrean, hainbat ekintza burutu dituzte Kukutzako kideek, Errekaldeko auzotarrek eta Bilboko eta beste hainbat txokotako milaka gaztek. Besteak beste, hitzaldiak, martxak, sinadura-bilketak, auto-erruztatzeak, babes-argazki kanpaina… abiatu dituzte. Gainera, pasa den uztailaren 16an (larunbata), manifestazio arrakastatsu batek Bilboko kaleak bete zituen!
Orain, Kukutzaren aldeko lanak (eta, espazio baten aldeko defentsaren gainetik, proiektu eta eredu baten defentsak), aurrera darrai. Nola? Udako erresistentzia-brigadekin, proposamenez beteriko agenda batekin eta etorriko diren beste ekimen askorekin. http://www.kukutza.tk xehetasun gehiago dituzu. Eta, noski, Facebook, Twitter eta Tuentin gaztetxearen lanaren informazioa aurkituko duzu une oro.
AURRERA KUKUTZA!
Kukutza Gaztetxearen alde egiteko, hainbat aukera daukazu:
Udako erresistentzia brigadetan parte hartu:
Gaztetxearen aldeko defentsari atxikimendua ematen: Hiru atxikimendu mota daude: sinadurak, kolektiboak eta artistak. Bi bide daude atxikimenduak bidaltzeko:
1) Imprimatu orria, sinatu eta postaz bidali hurrengo helbidera (Kukutza Gaztetxea, Estrada Kaleros 2, 48002 Bilbo)
2) Imprimatu orria, sinatu, eskaneatu eta berbidali kukutza@gmail.com helbidera.
Zure burua erruztatuz (autoinkulpatuz):
Unibertsitateko 70 irakasle eta katedradunek dagoeneko agertu dute euren babesa. Ikusi manifestu hau.
Gainera, 90 arkitekto eta urbanistek manifestu bat sinatu dute, Kukutza III gaztetxeak Errekalde eta Bilboko bizitza pizteko izan duen papera nabarmentzeko:
Bestalde, Kukutzak bi kultura-aste antolatu ditu:
Deskargatu ezazu AGENDA hau eta ikusi zenbat gauza!
Kukutzaren aldeko argazki bat bidali dezakezu ere, kukutzalove@gmail.com helbidera:
Manu Chaoren babes-gutuna:
Bestalde, hemen duzu gaztetxearen aldeko LIPDUBa:
Kukutzaren manifestua:
Ametsa egi bihurtuta
Gura dugun Errekalde irudikatzen dugunean, ideologia eta politika alde batera utzita, bizirik dagoen auzoa imajinatzen dugu, auzo partehartzailea, beharra duena laguntzeko prest eta jende zoriontsuz betetako auzoa, berton bizi garenok egindako eta guretzako den auzoa, bere iraganaren jabe den auzoa, baita bere oraina eta geroarena ere. Hain ideala den auzo hori, utopikoa edo helduezina dirudi, fantasia hutsa, desira. Baina ondo aztertzen badugu, uste dugun baino erreal eta hurbilagoa dela ikusiko dugu. Auzokide, merkatari, tabernari…eta abarren arteko harreman ona, elkarte eta kolektiboen aniztasuna, Bilboko jai herrikoi hoberenetarikoetan dagoen herri partaidetza…; adibide zerrenda luzeak agerian uzten du askotan bistaurrean dagoena ikustea zaila dela, eta daukaguna galdu arte ez dugula baloratzen.
Kukutza Gaztetxea auzoko eta atzerriko gazte edo ez hain gazte direnen beharrak betetzeko gai izan da eta bada. Badira 13 urte Iturrigorri 1 kalean abandonatutako fabrika hau okupatu zela, orduan hutsik, egoera larrian eta narkotrafikante baten fabrika zenak beste eraikin batzuetatik zetozen proiektuei eman zien bidea. Gaur egun Bizkaiko errokodromo hoberenetarikoa dauka, flamenko, dantza klasikoa, dancehall…dantza eskola, jantoki bejetarianoa, Bizkaiko zirko eskola bakarra, tatami bat, entsaiu lokala, antzerki lokala, liburutegia, trueke gunea (Hartu nahi duzuna), proiekzio, kontzertu, zirko galak eta abarretarako diziplina anitzeko gela, gune komunak dituen etxebizitza (gaur 10 lagun gazte bizi dira) eta parte hartu nahi duen, zerbait behar duzuen edo kuxkuxeatu nahi duten guztientzako zabalik dagoen atea.
Kukutzan asanbladaren bidez antolatzen gara, gure proiektuak autogestionatuz, hemen lehen deskribatutako auzoa irudimenetik errealitateratzeko lan egiten dugu, horrela instituzioek kultura, zerbitzu, etxebizitza eta aisia mailan duten hutsuneak bete egiten ditugu.
13 urte hauetan posible dela frogatu dugu. Horregatik behar dugu Kukutza Gaztetxea, eraikina baino askoz ere gehiago delako, harremanatzeko eredua da, baita balio, lan, zerbitzu, auzo eredu ere. Ondo baino hobeto dauden emaitzak ematen ari den esperimentua.
Kontua zera da, Barakaldoko konstruktora batek, CABISA SA (mafia estaltzeko delako enpresa), eraikina bota eta salerosketa askeko etxebizitza 6 bloke egin nahi ditu. Barruti honetan etxebizitzak egin nahi ditu, 7. barrutia, non udalaren arabera 2009an 21.050 etxebizitza zeuden eta hauetako 1.937 hutsik (%9,20), horrez gain, 1987tik 2009 arte herritarren kopurua gutxitu da, 3.856 pertsona gutxiago daude (51.643tik 47.787ra), eta gainera, Artazaberri, Iturrigorri, Bakea Kalean…etxebizitza 10 bloke baino gehiago daude proiektatuta. Zergatik etxe gehiago egin gero eta auzokide gutxiago bagara?; Norentzako dira etxe horiek ba?, Norentzako onura?, Etxebizitza libre langileentzako krisi garaian…
Auzokideok ez ditugu etxe horiek behar eta auzoari ez diote onurarik ekarriko. Bizi ari garen garai honetan, batzuk luxuzko bizitza izan dezaten gehiengook jo ta ke ibili behar gara lanean. Argi dago legala dena ez dela zertan bidezkoa izan behar, eta badaukagula eskubidea, are gehiago, badaukagula bidezkoa den hori defendatzeko beharra, gure esku dauden aukera guztiak erabiliz. Ez izan dudarik, Kukutza defendatuko dugu.
Errekalde Kukutza barik ez litzateke gauza bera izango. Espekulatzaileak, konstruktorak eta bestelako korruptoak,
KUKUTZA IKUTU BEZ!!!