Pentsioen erreforma aztergai Gazte Borrasten!

26 March, 2013

Nola konpondu gazteon langabezia? Erantzunak bilatu ditugu EHU-ko ikasleekin

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) egiten dugun Gazte Borrasate irratsaioan, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) kazetaritza ikasleei ireki diegu mikroa! Datozen asteetan zehar, Informazio Zientzien fakultateko gazteen solasaldiak entzuteko aukera izango dugu Tas Tas irrati libreko uhinetan. Txema Ramírez de la Piscina irakasleak gidatuta, hauxe da Joana Altuna, Txabi Alvarado, Ainhoa Basarrate eta Leire Beldarrain solaskideek ekarri diguten lehenengo gaia: Nola konpondu gazteon langabezia?

Zer iruditu zaizu saioa? Interesekoa izan da? Gazten langabezia gai serioa da eta EGKn urteak daramagu lanean egoera hobetzeko. Edozein ideia, proposamen edo ekarpen izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan lasai asko! Eta saioari buruz esatekorik baduzu idatz iezaguzu komunika@egk.org helbide elektronikora

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.