Ernai gazte erakunde berria ezagutu dugu
2013-03-12
Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Tas Tas irrati librean egiten dugun irratsaioan, Gazte Borrasten, ezker abertzaleko gazteek osatutako Ernai gazte erakunde berriarekin hitz egin dugu egiten dutena, euren helburuak, funtzionamendua, etab. lehen eskutik entzuteko. Hemen duzu emaitza! Ea gustukoa duzun! Zer… ...
Gazteak, Saharar Herriarekin
2013-02-26
Ba al dakizu zer esanahi duen otsailaren 27a? Egun horretan, duela 37 urte, Saharar Herriak bere independentzia aldarrikatu zuen. Jakingo duzunez, Espainiak Saharako bere koloniak utzi zituen, Marokori bidea ireki zion, sahararren lurrak okupatzeko. Ordutik, Txinako harresiaren ondotik munduko bigarren… ...
Hemen duzu martxoko Berriz Berria
2013-02-21
Martxoa iritsi da eta hemen dago 2013ko martxoko Berriz Berri agenda! 3.000 harpidedun baino gehiagok jasotzen duten poster honetan, gazte elkarteek eta bestelako gizarte mugimendu eta eragileek antolatutako jardueren inguruan informatzen zaitugu. Nahi baduzu, gure agendari begirada bat bota ahal… ...
Ezbiolentzia jardunaldien berri al duzu?
2013-02-13
Injustiziaren aurka ez badut ezer egiten... justua al naiz? Bakearen alde ez baldin banaiz mugitzen... bakezalea al naiz? Inori kalte ez egiteak... pertsona on bilakatzen nau? Zein da ontasuna eta onkeria bereizten dituen muga? Biolentziaren aurka ez badut ezer egiten...… ...
Kiribil Sarea ezagutzen
Kiribil Sarea ezagutzen al duzu? Dirua irabazteko asmorik gabeko erakundeen sarea da, tokiko gizarte-ekimenek osatua. Komunitatea sendotzeko lan egiten du, udalerriaren esparruan garatzen diren gizarte eta hezkuntza programen bidez. Gazteriaren Kontseilutik Tas Tas Irratian egiten dugun Gazte Borraste irratsaioan, Josu Grandibalekin… ...
Gazteak munduan zehar: abentura ala lan-erbesteratzea?
2013-02-05
Gazteak munduan zehar: abentura ala lan-erbesteratzea? Milaka gazte maleta egiten ari dira. Abentura-gogoa dutelako egiten dute -Espainiako migrazio ordezkariak esan zuen bezala- ala hemen sufritzen duten aukera faltak bultzatzen ditu atzerrira? Topatzen al dute kanpoan hemen aurkitzen ez zutena, ala… ...
Zurrumurruak desegiten
2013-01-29
"Etorkin gehiegi ditugula" entzuten dugu... baina Euskadin dagoen etorkin kopurua uste duguna baino hiru aldiz txikiagoa da, ikerketen arabera. Zurrumurruak desegiten "Etorkinek gizarte-laguntza gehiegi jasotzen dituztela" entzuten dugu... baina, esaterako, atzerritarren %7ak soilik jasotzen ditu sei urte baino gehiago irauten… ...
Hemen duzu otsaileko Berriz Berria
2013-01-28
Otsaila iritsi da eta hemen dago 2013ko otsaileko Berriz Berri agenda! 3.000 harpidedun baino gehiagok jasotzen duten poster honetan, gazte elkarteek eta bestelako gizarte mugimendu eta eragileek antolatutako jardueren inguruan informatzen zaitugu. Nahi baduzu, gure agendari begirada bat bota ahal… ...
Bizkaiko Gazteria Politiketan barrena
2013-01-27
Gazte Borraste irratsaioan gazteriarekin lotuta mugitzen den guztiaren berri izatea gustatzen zaigu, eta oraingoan, Bizkaiko Foru Aldundiak abiatu duen Gaztedi Bizkaia proiektua ezagutu nahi izan dugu, Maitane Leizaola Gazteria Zuzendariaren eskutik. ...
(Adi! Data zuzenketa!) Zuen irrati-tartea izatea gustatuko litzaizueke?
2013-01-15
Noizbait bururatu zaizue zuen irrati-tartea izatea? Zuen elkarte edo kolektiboa Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) kidea bada, EGK-tik Tas Tas irratian egiten dugun Gazte Borraste irratsaioan zuen espazio finkoa izan dezakezue. 97FMan sintonizatu daiteke Bilbon, eta www.tas-tas.org web atarian edonondik. Aldizkako… ...