komunikazio deialdia

19 April, 2021

Komunikazio teknikari lanposturako deialdia

Komunikazio teknikari lanposturako CV eta motibazio gutunak apirilak 26ko 12:00ak arte jasoko ditugu egk@egk.eus -en. Lanpostua Bilbon izango da.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Komunikazio teknikari lanpostua eskaintzen dizugu. Gure barne eta kanpo komunikazioa, ekosistema digitala (webgunea, buletin digitala eta sare sozialak) , eta hedabideekin harremana, besteak beste, kudeatuko dituen pertsonaren bila gabiltza. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da, baina lan eremua Euskadi osoan.

Zure eguneroko lanean albisteak, prentsa-oharrak, ekitaldi eta prentsaurrekoetarako deialdiak, elkarrizketak eta sare sozialetako argitalpenak kudeatu beharko dituzu. Era berean, gainerako lan-arloekin une oro arituko zara elkarlanean proiektuen zabalpenean eta hauen jarraipenean. Zure Komunikazio lan-arloko proiektuak ere izango dituzu, adibidez, EGKren nortasun korporatiboa berrituz irudi honetan agertzen diren bezalako irudiak aldatuz.

Eskatzen diren ezaugarriak, lanpostuaren baldintzak eta egin beharrekoak, kontuan izango direnak, etab. jarraian dagoen PDFan irakur ditzakezu. Oso garrantzitsua: 30 urte baino gutxiago izan behar dituzu eta euskara zein gaztelaniaz ondo aritu. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da.

[PDF] KOMUNIKAZIO-TEKNIKARIA-lan-deialdia

EGKren komunikazio teknikari izateko hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, bidali zure CVa, motibazio gutuna zein PDFan topatuko duzun Datuen babesaren politika apirilaren 26ko 12:00ak baino lehen egk@egk.eus helbidera bidali.

Aukeraketa prozesua

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:

  • Curriculumen bidalketa, apirilaren 26a arte (eguerdiko 00ak arte).
  • Idatzizko proba nork egin behar duenaren jakinarazpena, apirilaren 28an.
  • Idatzizko proba Bilbon, apirilaren 30ean.
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, maiatzaren 4an.
  • Elkarrizketa Bilbon, maiatzaren 7an.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, maiatzaren 10ean.
  • Berehala

Edozein zalantza izanez gero deitu 94 443 61 43 telefonora. Inguruan zabaltzea eskertuko dizugu!

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.