Hemen da Kapuko Mugimendua! Zer den zehazki? Kapuko ez da, ez, izen japoniar bat: KA, kazetaritzatik hartu du. PU, publizitatetik. Eta KO, komunikaziotik. Leioako Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle talde batek sortu duen aldizkaria da; tira, aldizkaria… eta aldizkaria inguratzen duen beste guztia! Jendearen parte hartzea sustatzeko transmedia proiektua
Hemen da Kapuko mugimendua, eta Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Tas Tas irrati librean egiten dugun Gazte Borraste irratsaioan gertutik ezagutu dugu.
Kapuko Mugimendua, zerbait egiten badakizu eta munduari egiten duzun hori erakusteko aukera eskaintzen duen Kapuko Aldizkariaren atala da. Bertan horretaz gain zure gogoetak, iritziak, argazkiak, bideoak, irudiak… argitaratu ditzakezu, ondoren jendearekin komentatu eta eztabaidagune interesgarriak sortu.
Horretarako, bideoa baldin bada igo youtube edo vimeo-ra eta bidali linka: kapukoaldizkaria@gmail.com-era eta guk KAPUKOTBn jarriko dugu, argazkiak, irudiak eta testuak elkarbanatu nahi badituzu, posta elektroniko berdinera bidali eta gure webgunean eskegiko ditugu.
SARTU KAPUKO MUGIMENDUAN!