Aste honetan Kalaka Komunikazioak Gune Anitza zigiluarekin bat egin du eta guretzat oso berri pozgarria izan da. Komunikazio parekidean adituak dira, beraz badakite zertaz ari diren. Zigilua espazio publiko zein fisikoek aniztasunarekiko aldekotasuna erakusteko bide bat da, tokian tokiko erabalitzaileentzako adierazgarri bat.
Gure bulegoan jada #GuneAnitza zigilua daukagu, sarrerako atetik daki bertaratzen denak hori 😉 Aniztasuna eta elkar ulertzearen balioak ezinbestekoak iruditzen zaizkigulako elkarbizitzarako. @GazteKontseilua-ren #GuneAnitza lortu nahi baduzue, beren webgunean duzue info osoa pic.twitter.com/J1lFQizaug
— Kalaka komunikazioa (@KalakaEus) 20 de mayo de 2019
2016ko uztailean aurkeztu genuen Gune Anitza zigilua eta ordutik proiektuak etengabeko pausuak eman ditu. Batetik, hasieran aurkeztutako manifestua jasotako ekarpenik osatuz eta atxiki diren espazioentzako aholku sorta bat plazaratuz, egunerokoan nola jokatu eta sortu diren galdera ohikoenei erantzuna emanaz.
Bestetik, hainbat elkarte edo erakunde atxiki dira, besteak beste UPV/EHU, Aldarte edo Gazte Abertzaleak eta IES Balmaseda.
Gune Anitza Zigilua nola lortu
Gune Anitza Zigilua lortzeko gune fisiko zein birtualek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Berdintasun lan-arloak eta Gaur8 lantaldeak garatutako Manifestu Anitzarekin bat egin besterik ez du egin beharko. Bai lan-arloa eta bai lantaldea ezinbestekoak izan dira zigilua abiatu ahal izateko, EGKren diskurtsoaren egituraketan gogoetarako eta eztabaidarako guneak baitira.
Espazio fisiko zein birtualek Gune Anitza Zigilua eskatzean aniztasunarekiko onarpen jarreraren erakusle izango dira eta aniztasuna balore positibo modura aditzera ematen lagunduko dute, egun ere dagoen bereizketa eta ezjakintasunari aurre eginez.
Edozein zalantza izanez gero, proiektuari buruz informazio gehiago jakin nahi baduzu edo bestelako ekarpenik egin nahi badiguzu, idatzi berdintasuna@egk.eus helbidera edo deitu 94 44 36 143 (Irati) zenbakira.