Tailerretik Landara: gazteria nekazaritzan etorkizun bila - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Tailerretik landara: gazteria nekazaritzan etorkizun bila

Aurkezten dugun dokumentu honek 2011ko azaroaren 28an Eibarren burutu zen TAILERRETIK LANDARA gazteria nekazaritzan etorkizun bila jardunaldiaren ondorioak jaso nahi ditu, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) eta EHNE Bizkaiaren esku egon zena.

Jardunaldiaren helburu nagusia landa eremuaren diagnostiko eguneratu bat egitea izan zen, nekazaritzak eta abeltzantzak gaur egungo krisi, prekarietate eta langabezi egoeraren aurrean pertsona gazte askorentzako irteera bat suposa dezakeen heinean. Batik bat hurrengo puntuak landu ziren:

  • Gazte izateagatik eta landa edo baserria ez den errealitate batetik etortzeagatik bidean topa ditzakegun arazoak.
  • Eduki baditugun jakituria positiboak eta landa munduari eskaini diezazkiokegunak.
  • Eraiki nahi dugun landa

Zer iruditu zaizu? Albistea hemen duzu. Eta edozein ekarpen izanez gero idatz iezaguzu bizibaldintzak@egk.org helbidera

Txostena deskargatu