Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 2017an Sexualitatearen Koloreak gida argitaratu zuen Aniztasuna gazteekin eta gazteen ikuspegitik landu ahal izateko. Aniztasunaren kontzeptua LGTBI+ kolektibotik haratago doa. Alegia, Aniztasuna zeharkako balore gisa txertatzeak ezinbestean dakar dauden identitate, izaera eta orientazio eredu guztiak berdintasun egoera batean eta onarpenaren ikuspegitik mahai-gaineratzea. Hala ere, ezin daiteke alde batera utzi historikoki LGTBI+ kolektiboak bizi duen eta oraindik ere bizi duen bereizketa egoera eta honek LGTBI+ kolektiboko gazteen ongizatearengan duen efektua. Hezkuntzan Aniztasunaren balorea zeharka txertatzeko oinarri teoriko eta praktikoak eskaintzen ditu gida honek, oinarri izan dituelarik LGTBI+ hainbat gazte eta eragilerekin izandako harremana diskurtsoaren eraketarako.
Zer iruditu zaizu? Baliagarria izan zaizu? Edozein zalantza, iradokizun, iruzkin edo bestelakorik izanez gero idatz iezaguzu berdintasuna@egk.org helbide elektronikora eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan. Era berean, gaia interesekoa irudituz gero Gaur8 lantaldera gerturatu zaitezke, bertan jorratzen baita gerora Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren diskurtsoa Berdintasun alorrean.