Jornada para hablar de políticas de movilidad

Gazteen joan etorriak. Mugikortasun politiken osotasuna helburu. Ondorio nagusiak

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 2015eko azaroaren 6an Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Gradu-Aretoan antolatutako Hiruburuak jardunaldietan oinarrituta sortutako txostena da hau. Izenburua ‘Gazteen joan etorriak. Mugikortasun politiken osotasuna helburu. Ondorio nagusiak’ du eta bertan gazteak, lan mugikortasuna eta itzulera aztertu genituen. Tartean esaterako, mugikortasun politikak.

2015eko azaroaren 6an egindako HiruBuru honetan 25 pertsona egon ginen gazteon mugikortasunaren gainean eztabaidatzen. Egun, Euskadin enplegu duin bat izateko ditugun zailtasunak agerian jarrita gazte ugarik atzerriratzen direla argudiatu zen  hori ez ezik, zenbat diren eta zein egoeratan dauden jakiterik ez dagoela esan zen. Finean, gazteok gure herrian bizi eta lan egiteko apustua defendatzeko ahalegina beharrezkoa zela azpimarratu zen.

mugikortasun politikak atzertzeko hiruburua

Txostena deskargatu