Kanpamentua Parlamentuan

Kanpamentua Parlamentuan

Kanpamentua Parlamentuan astialdia, politika publiko sozialen diseinu eta ezarpenean eragile aktibo bezala finkatzeko egin ziren bost topaketen emaitza biltzen duen txostena da. 2013an zehar egin ziren 16-35 urte bitarteko gazteria, astialdiko eragileak, administrazioetako teknikariak eta politikariak bilduz. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) diseinatu, dinamizatu eta erredaktatua da txostena. Irakur ezazu eta esaiguzu zer iruditzen zaizun. Beti bezala, zure iritzia oso garrantzitsua da guretzat.

Informazio gehiago nahi baduzu esteka honetan duzu Kanpamentua Parlamentuan ekimenari buruzko informazio guztia eta, bestela, idatz iezaguzu hezkuntza@egk.org helbide elektronikora eta konta iezazkiguzu zure zalantza, ideia, proposamen edo dena delakoak. Kritikak ere, modu propositibo eta eraikitzailean, onartzen ditugu 🙂

Txostena deskargatu