Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Enplegu eta etxebizitza lan-arloak “Gazteriari zuzenduriko etxebizitza programa eta politika publikoen analisia” dokumentua kaleratu zuen 2016ko uztailaren 20an. Lehenik Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) sare sozial, webgune eta elkarteetan zabaldutako inkesta egin zen. Behin datuak izanda, aztertu eta EAEko gazteok etxebizitza programen eta politika publikoen gainean dugun iritzia plazaratu genuen, batez ere ondorioen atalean. Azkenik, dokumentua atondu eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazioen helarazi zitzaien.
Zer iruditzen zaizu? Etxebizitza programa bezala ezagutuak direnekin bat zatoz? Webguneko Enplegu eta etxebizitza atalean duzu lan-arloaren egunerokoaren berri. Horretaz gain, gainerako txostenak irakurri ahal izateko sar zaitez hemen. Eta teknikariarekin zuzenean harremanetan jarri nahi izanez gero idatz iezaiozu email bat bizibaldintzak@egk.org helbide elektronikora.