Participación social: 9 tendencias

Gazteak eta Parte-hartze soziala Euskadin

2015ean argitaratutako parte-hartze sozialari buruzko ikerketa kuantitatibo hau 2013an egindako Gazteak eta parte-hartzea ikerketa kualitatiboaren jarraipena da. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) eta Gazteen Euskal Behatokiaren elkarlanari esker Euskadiko 1.500 gazteren datuak bildu ziren dei telefonikoen bitartez. Ikerketak hiru parte-hartze soziala nagusi aztertzen ditu: batetik, gazteon elkartegintza; bestetik, boluntariotza; eta, azkenik, ekimen sozialetan dugun parte-hartzea. Guzti horietan ateratako datuekin gazteon parte-hartze sozialaren indize bat garatu eta gazteon parte-hartze maila altua dela ondorioztatu da.

Txostenaren mardultasuna arintze aldera EGK-k ikerketa azaltzen duen bideo labur bat publikatu zuen, ikusi nahi baduzu sakatu ondorengo lasterbidean. Bestela, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) Youtubeko kanalean ere ikus dezakezu.

Txostena deskargatu