Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) kaleratu duen Euskadiko gazteak kontratatzeko eta ez kontratatzeko salbuespenezko moduei buruzko azterlan honek Euskadiko pertsona gazteei buruzko datu guztiak batu ditu, zenbat dauden kontratatzeko salbuespenezko moduen pean (praktiketako eta formakuntza kontratuak) eta zenbat ez kontratatzekoen pean (bekak, lanekoak ez diren praktikak, etab. ). Azken hauek pertsona gazteen eskubide sozioekonomikoen murrizketaren adibide dira.. Azterlana hiru ataletan banatzen da.
Lehenik, praktiketako kontratuak eta formakuntza kontratuak zertan datzan azaltzen da era laburrean; eta, jarraian, modalitate hauen pean kontratatuak izan diren Euskadiko pertsona gazteen bilakaera egiten da.
Bigarrenik, ez kontratatzeko salbuespeneko moduei buruzko azalpen laburra ematen da, esaterako lanekoak ez diren praktikak edo bekak. Era berean, zabaldutako inkesta eta honetatik lortutako emaitzak azaltzen dira. Kasu honetan ezinezkoa izan da modalitate hauen pean kontratatuta dauden gazteen kopuruari buruzko datuak lortzea, eta, hori dela-eta, analisi kualitatiboa egin da.
Azkenik, hobetze proposamenak azaltzen dira. Txosten honetatik ateratako ondorioak batik bat EGK-k bere diskurtsoan txerta ditzan erabiliko dira, eta, nola ez, kargu politikoei eta hainbat administraziori pertsona gazteen enplegu egoera hobetzeko hartzen dituzten neurrien diseinu eta abiatzerakoan kontuan izan ditzaten eskatzeko.