-
Gazteok etxebizitza egoerari buruz ditugun galderak erantzun dira, baita errealitatearen diagnosi zehatza ere
-
Bestelako ereduak bildu ditugu, belaunaldi arteko ereduari pisu berezia emanda
Krisi ekonomikoak 2008an eztanda egin zuenetik gazteon egoera are prekarioagoa izan da eta, zoritxarrez, 2019ko datuek hala adierazten dute. Ohiko etxebizitza ereduak jada ez dira nahikoak gazteon emantzipazio-prozesua bermatzeko eta, horregatik, eredu berriak ezagutu nahi izan ditugu. Sortu ohi diren galderak erantzun nahi izan ditugu. Zer esan nahi du etxebizitza eskubide subjektiboa izateak? Zein da gazteon emantzipatzeko egora? Zein nolako bestelako elkarbizitza ereduak daude? Zer dira belaunaldi arteko ereduak? Emaitza Gazteak eta etxebizitza 2019 txostenean bildu dugu. Zein izan den abiapuntua?
- Emantzipatzeko batez besteko adina 30 urtekoa da, nahiz eta guk 23,6 urterekin eman nahiko genukeen pausua (Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2019).
- Eredu ohikoena bikotekidearekin bizitzea da (Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017).
Errealitatea mahai-gainean jartzeaz gain eredu desberdinak aztertu ditugu, guztien artean bat bereziki: belaunaldi arteko elkarbizitza. Honen indargunean eta hobetzekoak identifikatu ditugu Emantzipa… zer? lantaldean eta Eta gazteon emantzipazioa? eta Milaka Elkarbizitza Hiruburuetan. Udal bakoitzak eskainitako programak lantzeaz gain etxebizitza sarbidearen egoera eta elkarbizitza aukera desberdinak ere jorratu ziren.
Txostenaren egitura
Dokumentuaren hasieran aipatutako datuez gain marko legalaren azalpena eta egun emantzipatzeko bideratzen diren aukeren azterketa topatuko dituzu: EAEko 3/2015 Etxebizitza Legeko hainbat atalek emandako eskubideak, administrazioek hartutako konpromisoak eta bi hauek errealitatean zein ibilbide duten. Eta hirugarren atalean hirugarren atalean egun Europan barrena bideratu diren eta gurean ezartzen hasi diren proiektu pilotu batzuk bildu ditugu hauek azaldu eta gizarteratzeko: etxebizitza kolaboratiboak edo cohousinga, udal etxebizitza sozialak eta belaunaldi arteko elkarbizitza.
Azkenik, 2019an antolatutako Gasteizko eta Donostiako jardunaldietako lana, belaunaldi arteko elkarbizitzari pisu berezia eskainiz. UPV/EHUren eta Usurbilgo Udalaren proiektuak ezagutu eta udal bakoitzak gazteoi bideratutako etxebizitza neurriak aztertu genituen eta, nola ez, bakoitzaren gainean hobekuntza-proposamenak garatu genituen:
- Gazteoi bideratutako proiektu edo programak sortzerakoan gazteon hitza bertan presente egongo dela eta elkarlanean jorratuko direla bermatzea.
- Egun hutsik dauden etxebizitzei bestelako erabilera emango dieten programak garatzea.
- Emantzipazioa errazteko eredu desberdinak gazteon artean ezagutaraztea eta horretarako programa eta zerbitzuak lantzea.
Eta zuri, zer iruditu zaizu Gazteak eta etxebizitza 2019 txostena? Nola ikusten dituzu mahai gainean jarritako ereduak? 2018an jorratzen hasitako bidetik jarraitu nahi dugu aurten ere, Euskadiko gazteontzat sortzen ari diren aukera berriei ikusgarritasuna emanez eta mahai gainean jarriz. Batetik, etxebizitza arloan Europan egiten dena gertutik jarraituko dugu; eta, bestetik, EAEn loratzen ari diren ereduei erreparatuko diegu. Beraz, gaia interesekoa baduzu eta eguneratua egon nahi baduzu idatz iezaguzu etxebizitza@egk.eus helbidera edo deitu 944436143 / 688737092 (Luisa) zenbakietara.