Garraio-gastuak aztergai txostena- Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Garraio-gastuak aztergai txostena

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteek ikasketak burutu ahal izateko urtean zehar dituzten garraio gastuak aztertu egin ditu burututako analisi honen bitartez. Garraio-gastuak aztergai txostena formulario baten bitartez jasotako erantzunekin, erabiltzaileen esperientziekin eta Hezkuntza Foroa lantaldearen kontraste bilerekin osatu egin da. Hemen duzu albistea gehiago jakin nahi baduzu.

Lantaldearen hasierako hipotesia gazteen bizilekuak garraioan izandako gastuetan eragina duela izan da. Hori baieztatzeko asmoz, garraio kolektiboetako tarifa arruntak y indarrean dauden bonu ezberdinak aztertu egin dira.

Emaitza zein izan den? Gazteek erabiltzen dituzten garraio mota erabilienak identifikatu egin dira eta era berean horiekiko asebetetze maila. Egunerokotasunean bizi diren arazoak jaso dira; gazteon aldarrikapenei protagonismoa emateko txostenean bertan jaso dira burututako analisia oinarri izanda.

Ondorioak aztertu egin dira eta hobekuntzarako proposamen zehatzak burutu hauek instituzioei helarazteko. Jasotako guztitik, aipatu beharra dago Euskadin zehar bidaiatzeko garraio txartel bakarra sortzea izan dela gehien babestutako proposamena.

Txostena deskargatu