Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Enplegu eta etxebizitza lan-arloak Ekin ala Plof txostena kaleratu du 2014ko urriaren 13an. Bertan, gazteek ekintzaile izaterakoan topatzen dituzten arazo eta oztopo nagusien inguruan hausnartu ditu. Elkarrizketatuko 25 gazteen hitzetan, ekintzailetzak batzuetan izkutatzen dituen gauzak jaso dira: prekarietatea, autoesplotazioa eta autonomo faltsuen kontratazioa. Gainera, gazte ekintzaileek aurki ditzaketen obstakuloak eta hauei aurre egiteko proposamenak ere jasotzen dira ikerketan.
Itsaso Anduezak, EGK-ko presidentak, argitu nahi izan du txosten honen bidez ez dela “ekintzailetzaren aurka joan nahi, aldiz, normalean plazaratzen ez diren alderdi eta ikuspuntuak batu nahi izan” direla. Mezuak bi hartzaile ditu: gazte ekintzaileak, proiektu batean sartu baino lehen arrisku guztiak ezagutzeko eta politikariak, enplegu politikak martxan jartzen dutenak.
Hemen duzu albiste formatuan informazio guztia.