EAEko Legebiltzarreko argazkia

EAEko Legebiltzarra: parte-hartzeko moduak

Datorren irailaren 25eko hauteskundeekin batera EAEko Legebiltzarra nolakoa den badakizu? Ez bertan zer egiten duten, zuk erakunde honetan zer egin dezakezun edo nola parte har dezakezun. Une honetan parte-hartzeko moduen gaineko informazio gutxi dagoelako eta dagoena testu mardul, sakabanatu eta irakurzailetan dagoelako , Euskadiko Gazteriaren Kontseilñutik (EGK) Legebiltzarrean parte-hartzeko moduen laburpen bat egitera animatu gara. Ea ulergarria egiten zaizuen.

Bertan, bozka eskubideaz gain Herri Ekimen Legegilea edota Legebiltzarreko Komisioetan hitz egiteko aukera eta moduak azaltzen dira.

Horrekin batera hainbat datu berezi eta kontakturako telefono zerrenda txiki bat dago.

Espero dugu baliozkoa eta erabilgarria izatea! Ez izan lotsarik deskargatu eta inguruan partekatzeko!

Txostena deskargatu