Berdintasun Diagnostikoa azala

EGKren Berdintasun Diagnostikoa

2015ean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) hartua zuen erabakia: beharrezkoa zen Berdintasuna berriro ere lan-arlo gisa EGKren barruan txertatzea eta lan-arlo honi zegokion garrantzia zein baliabideak luzatzea. Honetarako, abiapuntua izan zen Berdintasun Diagnostikoa. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren egitura zela eta, Diagnostikoa bera bikoitza da. Izan ere, honetan bai EGKren barne egituraren zein Euskadiko gazteriaren egoera aztertu izan da Berdintasun ikuspegitik. Gainera, emakume eta gizonezkoen arteko Berdintasun egoeraz gogoeta egiteaz gain, LGTBI+ kolektiboaren egoerarengan ere arreta ezartzen du dokumentuak.
Diagnosi hau izango da EGKren I. Berdintasun Planerako abiapuntua eta honek argitara ateratako datuetan oinarritu dira Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) Berdintasun lan-arloaren 2016 urterako aurreikusi diren proiektuak.

Txostena deskargatu