Bilboko eraso sexista salatzen dugu

9 April, 2019

Indarkeria Matxistaren aurkako protokoloaren bideoa

Emakumeen aurkako indarkeriak hamaika aurpegi ditu. Bikote artean, lagun giroan edota etxerako bidean eman daiteke. Eta oraindik ere, eraso matxistak baimentzen dituzten jarrerak aurki ditzakegu esparru ezberdinetan, 2016an atera genuen dosierrean azaldu moduan, indarkeria zuzenak (eraso fisikoa, irainak, jazarpena, abusua…) icebergaren punta baino ez baitira. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) berdintasun lan-arloak eta bere Gaur8 lantaldeak 2016an zehar garatu zuten Indarkeria Matxistaren aurkako protokoloa. 2016ko Ezohiko Batzarrean onartu ostean ia bost egunean behin aktibatzen dugu protokoloa. Hori ikusirik, 2017an ‘Indarkeria Matxistari #GukEzetz!’ kanpaina martxan jarri genuen gazteongan 0 tolerantzia sustatzeko eta aurkako posizionamendu publikoa lortzeko. Gaurkoan protokoloaren bideoa aurkeztu nahi dugu.

Protokoloari buruz gehiago jakin nahi baldin baduzu, hemen duzu testua bere osotasunean. Eta  bertan bildutako proposamenak, mahai gainean jarritako eskariak eta bestelakorik moldatu nahi baduzu, berdintasuna@egk.eus helbidera elektronikoa idatzi edo 94 44 36 143 zenbakira dei dezakezu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.