Gaur, azaroak 17, Ikasleen Nazioarteko Eguna da. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) ikasleek egunerokotasunean dituzten erronkak azpimarratzeaz gain, ikasle gazteek dituzten konpromisoak eta aurrera ateratzen dituzten proiektuak goraipatu nahi ditugu. UPV/EHUrekin dugun hitzarmena baliatu nahi izan dugu hori egiteko, esaterako azaroaren 27an Leioan antolatuko dugun elkarteen topaketaren bitartez.
Honen asmoa UPV/EHUn dauden elkarteen arteko sinergiak bilatzea da eta hauen arteko saretze bat bilatzea. Ikasleak gure hezkuntza-komunitateko kide aktibo eta parte-hartzaile dira eta ikasketaz aparte, hainbat motatako egitasmoak izaten dituzte. Horrela, mota desberdinetako elkarte eta taldeetan konpromiso hartzen dute, gazteriaren interesekoak diren proposamenak bideratuz.
Hainbat gazte daude Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta unibertsitatean aldi berean euren ikasketak eta gizarte eta gazteen egoera hobetzeko lan egiten dutenak. EGKtik horrelako gazteek sortzen dituzten elkarteei informazioa eta laguntza emateko prestutasun osoa agertzen dugu, betiere gazteriaren intereserako positiboak diren jarrerak bultzatuz.
Ikasleen parte-hartzea sustatzea, erronka komuna
Aurreko guztia dela-eta, EGK-k UPV/EHUk indarrak batu ditugu ikasle mugimenduek duten garrantzia goraipatzeko. Bukaeran aurkitzen den dokumentuan gure manifestua irakurri ahalko duzu.
Horrekin batera, gogoratu nahi dizugu EGK-ko Hezkuntza Foroan parte hartzeko aukera zabalik daukazula zure esperientziak ezagutzera emateko eta beste gazteekin batera bizipenak partekatzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero jar zaitez hezkuntza teknikariarekin harremanetan hezkuntza@egk.eus helbidean edo 944436143 telefonora deituz.
Edozein momentu da egokia ikasle gazte moduan gure gizartea hobetzeko balio duten elkarteetan parte hartzeko. Ez galdu zeure aukera!