26 October, 2021

IKASKETEN OSTEAN ZER? Formakuntzak enplegu arloan.

Gazteon prekaritate egoera ezaguna bada ere, lan baldintza duinen eta kalitatezko enpleguaren alde egiteko eta prekaritate egoerari buelta emateko ezinbestekoa da informazioa eta formazioa izatea enpleguan.

Gazteek haien lan eskubideen eta aukera ezberdinen inguruko jakintzak izatea ezinbestekoa bada ere, errealitatean ikasketak bukatu ostean, hauen inguruko desinformazio handia dagoela antzeman da. Nola egin ahal da eskubideen alde hauek ezagutu gabe?

Egoera hau izanda, EGKtik lan baldintza duinen inguruko formakuntzen jardunaldunaldia antolatu da gazteek ezagutzak lor dezaten kalitatezko enpleguaren alde egiten jarraitzeko kolektiboki, eta indibidualki aurkitu ahal diren egoera ezberdinei aurre egiteko erremintak lortzeko.

Formakuntzak LAB eta CCOO Gazteak sindikatuen partez eskainiko dira, lan munduaren nondik norakoak bere osotasunean erakutsiz. Donostiko Teila Fabrika espazioan, azaroaren 9an, arratsaldeko 18:00etan

GORDE DATA zure agendan! Asistentzia berrestea eskertuko genizuke, galdetegi hau betez, bizibaldintzak@egk.eus  helbide elektronikoera idatziz edota telefonoz 945220601 edo 688737153 (Oihana) zenbakietara deituz.

GOGORATU! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.