Sesión del grupo de trabajo Gazterpe

9 December, 2014

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Espainiako Gobernuak proposatutako “Herritarren Segurtasun Legea” atzera botatzea eskatzen du

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 9an. “Herritarren Segurtasunaren Babeserako Lege Organikoa”-ren proiektua Kongresuak eta Senatuak berehalakoan onartuko dutela iragarri da. Honen aurrean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, argitaratutako testuaren kontrako posizioa plazaratu nahi du, horretarako honako arrazoiak adieraziz:

– Lege honek, herritarren segurtasuna soilik poliziaren esku dagoen auzi bat bezala lantzen du. Aldi berean, lege proiektuak ezartzen dituen arau-hauste gehienak adierazpen askatasunarekin eta elkartze eskubidearekin lotura dute, bi eskubide hauek arazo bat bezala tratatuz eta haien baliatzea murriztuz.

– CGPJk (gazteleraz Consejo General del Poder Judicial) eta Fiskal Batzordeak legearen hasierako proiektuaren kontrako informeak idatzi izana, legearen izaera errepresiboaren adierazgarri dira. Baita ere, “mozal legea” (ley mordaza) bezala ezaguna egin izana.

– Testuak zehaztasun falta handia agertzen du eta interpretazio anitz onartzen ditu, iritzi eta orientazio politikoen arabera. Hau bereziki larria da, herritarren askatasun politikoak erasotzeko oinarri legalak ezartzen dituelako lege proiektu honek.

– Delitua ez diren auziak zigortzeko arau-hauste sistema bat ezartzen du. Honek, gizakion funtsezko eskubideak tratatzeko erabiltzen duen sistema trafikoan erabiltzen den antzekoa erabiltzen dela esan nahi du, delitua ez diren arau-husteak 600.000 eurora iritsi daitezkeen isunekin zigortuz.

– Arau-haustea egin izanaz susmagarri den edonor poliziaren eskutan hainbat orduz atxilotua egon daiteke, epaile baten bitartekotza beharrezkoa izan gabe. Honetaz gain, arau-hausteren bat egin duten edo honen susmagarri diren pertsonen erregistro polizialen eraketan aurrera egiten du legeak, eta manifestatzen direnen kontrako sarekadak egitea baimentzen dio poliziari zuzenean.

– Baimendu gabeko ekintza kultural eta ikuskizunak ospatzea oso larritzat hartzen ditu. Lege honen arabera, kalean pilotarekin jolastea arau-haustea da. “Kirola praktikatzea eta jolastea horretarako egokituak izan ez diren espazioetan arau-haustetzat jo daitezke pertsonen edo ondasun publiko zein pribatuentzat arrisku badira”.

– Ikuskizunak edo jokoak baimenik gabe gauzatzea arau-hauste larri bat bezala epaitzen ditu. Adibidez, kalean pilotarekin jolastea arau-haustea da, izan ere, legearen arabera “Kirola praktikatzea eta jolastea horretarako egokituak izan ez diren espazioetan arau-haustetzat jo daitezke pertsonen edo ondasun publiko zein pribatuentzat arrisku badira”.

– Legeak Gazteekiko ezartzen duen joera agerikoa da: adingabekoei zuzenduriko neurri espezifikoak zehazten ditu, 14 eta 18 urte arteko gazteentzat zaindaritza sustatzen du, gurasoak gazteek egin ditzaketen arau-hausteen arduradun eginez (kalean pilotan jolastea, adibidez).

– Inongo oinarri juridikorik gabe baldin bada ere, langile sexualei zigorra ezartzen dizkie, poliziak leku batetik alde egiteko esan eta haiek han jarraitzen badute.

– Hainbatetan zuzenean adierazi den bezala, Estatuko lurraldeetan sartzen diren pertsona migranteei “bero-beroan egindako itzulketak” (gaztelaniaz, “devolución en caliente”) baimentzeko intentzioa dago lege honen bitartez

– Eragile sozial eta talde politiko guztien oposizio bateratua eragin du. Kongresuan Euskadiko ordezkaritzaren gehiengoa lege honen kontra agertu da.

Hau guztiagatik Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak lege hau atzera botatzea eskatzen du. Mota honetako edozein proiektuak pertsona guztien eskubideak eta askatasuna bermatzeko asmoa izan behar duela exijitzen du, ez hauek murrizteko.

Hortaz, legea onartzen bada, lege hau gure lurraldean efektu praktiko gabe uzteko neurriak aztertu eta sortzea eskatzen die Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari, baita Euskadiko instituzio guztiei.

Informazio gehiago lortzeko edo elkarrizketak zehazteko, komunika@egk.eus helbidera e-maila bidali edo 688-675932 telefonora deitu (Iñaki Goikoetxea, EGK-ko komunikazioa).

OHARRA PDF-AN IKUSI:

pdf

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.