20 July, 2021

GOSARI LITERARIOAK

Zoragarria da liburu baten konpainia izatea udarako egun luze horietan. Zoragarria, urtean zehar pilaturiko liburu-zerrenda hartu eta hondartzan nahi dugun hori irakurtzeko tarte bat hartzea.

Uda hontan, EGK-ko Gaur8ko kideok June Fernandez idazle eta kazetariaren “10 ingobernables. Historias de transgresión y rebeldía” liburua irakurriko dugu. Liluratu dutenen bizitza edo egunerokoa kontatzeko aitzakiarekin, June Fernandezek gauza askotaz hitz egiten du liburu honetan: dibertsitateak ospatzen ditu, agindu sozial, estetiko eta sexualak kritikatzen ditu, testu-liburuetan atera ohi ez direnen oroimena berreskuratzen du, historiografia matxista-leninista ezkutatzen duten heroiak aurkitzen ditu, tabuak hausten ditu, barrea aldarrikatzen du, kabua, bizitza konplikatua, eszentrikotasuna, bizitza.

Emakumea izatea eta bizarra ez moztea? A zer gogoa bizitza korapilatzeko. 40 urterekin armairutik ateratzea? A zer gogoa bizitza korapilatzeko. Zure bizitza arriskuan jartzea beste pertsona batzuen eskubideak defendatzeagatik? A zer gogoa bizitza korapilatzeko. Zure zahar-etxeko monjen aurrean ere luma ez ezkutatzea? A zer gogoa bizitza korapilatzeko. Inori axola ez zaion emakumeen jolas tradizional bat bizirik mantentzen tematzea? A zer gogoa bizitza korapilatzeko. Zure gorputzarekin adiskidetzea, ebakuntza-gelara eraman eta konpondu beharrean? A zer gogoa bizitza korapilatzeko.

Liburu honek jende gobernaezinaren hamar istorio biltzen ditu, normaltasun eredu estu eta zentzugabean itotzea baino bizitza konplikatzea nahiago izan dutenena. Ondoren, 2021eko irailaren 4an, goizeko 11:00etan, June Fernandezekin solasaldia izango dugu Donostiako gure espazioan. Bertan, gure hausnarketak eta galderak partekatzeko aukera izango dugu. Eta zu, animatuko zinake uda honetan, gurekin batera, istorio hauek irakurtzera?

Iraileko solasaldian parte hartu nahi baduzu, eman izena HEMEN.

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.