2019an zehar #BazterretikErdira zineforumaren bitartez hainbat hausnarketa lortu ditugu eta oso gustura gaude mahai gainean jarritako guztiarekin. Sexualitatea eta honen aniztasuna lantzen duten filmen bitartez eredu hegemonikoa zalantzan jartzea baitzen asmoa. Izan ere, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) gorputz eta identitate anitz barnebiltzen dituen gizartea nahi dugu. Orain arte jorratutako guztia biribiltzeko azaroaren 26an Girl filma proiektatuko dugu Hika Ateneon. Eman izena hemen!
Lara, dantzari profesionala izan nahi duen 15 urte gazte transexuala, bere aita eta anai txikiarekin etxez aldatzen da izen handiko dantza akademia batean ikasle modura aritzeko. Filmak Larak bizi duen prozesua islatzen du: Sexu-berresleipenerako ebakuntzari begira prestatzeko ordezkapen hormonaleko terapia. Lara oso frustratua dago tratamenduaren moteltasunagatik eta, gainera, ikaskideen jazarpena pairatzen du.
Azaroaren 26an
Girl Lukas Dhontek 2018an zuzendutako film belgikarra da. Izendapen eta sari andana jaso zituen, besteak beste, Donostiako Zinemaldiko publikoaren saria.
- Noiz: azaroaren 26an 18etan
- Non: Hika Ateneon. Ibeni Kaia, 1 (Bilbo).
- Izen-ematea: https://forms.gle/zFpoe5vAoAZZPFa57
Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.
#BazterretikErdira zineforuma
Zinemak ideiak islatzeko duen indarra nabarmena da eta horregatik #BazterretikErdira zineforumaren bitartez sexualitatea eta honen aniztasuna landu duten hainbat film jorratu nahi izan ditugu. Gorputz eta identitate anitz barnebiltzen dituen gizartea nahi dugulako, pelikuletan planteatutako gaiei buruz hausnartzea da osteko eztabaidaren helburua. Zehazki zer egin dugun jakin nahi baduzu, hauek dira aurrez proiektatu ditugun filmak:
- Bar Bahar apirilaren 30ean.
- Yes, We Fuck maiatzaren 28an.
- Carmen y Lola irailaren 17an