Hezkuntza ez formalaren bitartez egiten den lan guztia hainbatetan azpimarratu dugu. Eragileen arteko sinergiak bilatze aldera eta egunerokoan sortzen diren kezkak eta proiektuak amankomunean jartzeko asmoz lurralde bakoitzean Astialdi Foroa koordinatzen dugu. Asmo horretan Gipuzkoako Astialdi Foroaren bidea marrazten gabiltza Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK), beharrak identifikatu, hauetatik abiatu eta astialdian egiten den lana nolakoa izatea nahi dugun sakontzeko.
Hainbatetan azpimarratu dugun bezala, astialdiko eskolek zein federazioek urtean zehar sekulako lana egiten dute. Bide horretan laguntzeko gaur aurrera begira ditugun hamaika erronka identifikatu ditugu eta hauei erantzuna emateko etxeko lanak banatu. Lanerako aukerak daude eta gogotsu gatoz ekitera eta, horretarako, bideo-orria zehaztu dugu.
Gipuzkoako Astialdi Foroaren ikasturte berrirako lan-ildoak
Era berean, martxan dugun ikasturteari begira lan-ildo nagusiak definitu ditugu. Egiten den lana gizarteratzeko asmoz eta ezarritako helburuak lortzeko esfortzu bat egingo dugu. Adi ibili, laster kontatuko dizkizuegu eta xehetasun guztiak.
Zure talde, eskola edo elkarteak gai hau lantzeko gogoa izatekotan jar zaitez gurekin harremanetan. Espazio zabala da eta edonork har dezake parte eta zuk mahai gainean jarritakoak ere jorratzeko prestutasun osoa. Gure funtzioa gazte, gazte-elkarte eta administrazioen artean zubi-lana egitea da, beraz gero eta eragile gehiago elkartu Gipuzkoako Astialdi Foroaren baitan, hobe! Jar zaitez gurekin harremanetan astialdiforoa@egk.org helbidean edo 944436143 / 688737133 (Irati) telefonoetan.