Gazteriaren Foru Transpirenaikoan parte hartzeko prest?

7 January, 2021

Gazteriaren Foru Transpirenaikoan parte hartzeko prest?

  • Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) lurraldeetako gazteak egongo dira ordezkatuta bertan: EAE, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Nouvelle-Aquitaine eta Okzitania

  • 18 eta 30 urte bitarteko 12 gazte hautatuko ditugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK). Inprimakiak bidaltzeko epea urtarrilaren 20ean amaituko da

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) deialdi berri bat egin dugu Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) lurraldeek antolatutako Gazteriaren Foru Transpirenaikoan parte hartuko duten 12 gazte aukeratzeko. 18 eta 30 urte bitarteko hautagaiek izena emateko epea urtarrilaren 20an amaituko da.

Mugaz gaindiko forurako aukeratuen zeregina topaketa telematikoetan eta 2021ean egingo den aurrez aurreko topaketetan parte hartzea izango da. Bertan, partaide bakoitzaren lurraldeek pairatzen dituzten beharrei buruzko iritziak emango dira eta gabezia horiek arintzeko neurriak proposatuko dira Pirinioetako Lan Elkartea deritzonaren Pirinioetako estrategiaren barruan (2018-2024).

Esan bezala, Forua aurrez aurreko topaketa batekin amaituko da maiatzean. Bertan, lurralde bakoitzeko parte-hartzaileak aurreko bileretan eztabaidatu eta adostutako ideien bozeramaileak izango dira eta hausnarketa zein ekarpen guzti horiek eremu guztietako politikariekin trukatzeko aukera egongo da. Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Nouvelle-Aquitaine eta Okzitania dira erakunde honetako kideak.

EGK-n euskal gazteriaren errealitatea irudikatzeko askotariko profilak bilatuko ditugu. Aukeratutako pertsonen artean lider deituriko bozeramaileak egongo dira eta frantses maila altua izan beharko dute.

Bete izena emateko inprimakia urtarrilaren 20a baino lehen. Proiektu honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero, partaidetza lan-arloko helbide elektronikora idatz dezakezu: partehartze@egk.eus  edo 943429767 / 688 676 099  zenbakietara deitu eta Xubanengatik galdetu (8:30etik 14: 30era astelehenetik ostiralera).

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.